XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, hau kontutan hartuz, nire proposamena klub bat sortzea litzateke, sekretuen kluba, eta bertan seiok bilduko ginateke elkarri gure sekretuak kontatzeko.

Ea lagunok, zer iruditzen?

Ez al da ideia polita?

Hasiera batean, inork ez zuen piperrik ulertu, edo inork ez zuen sobera ulertu nahi izan eta isilik egon ziren momentu batez zer dio txoro honek -edo aurpegia jarriz, baina Maritxuk tonu indartsuagoan berriro ere galdera bera zuzendu zienez, behartuta sentitu ziren erantzutera, eta erantzuna Maritxuren entusiasmoa ikusita eta zioten errespetua kontutan harturik izan zitekeen bakarra izan zen: baiezkoa.

Mikel Lanpernak aurrena, eta gainerakoek jarraian, konbentzimendu gehiegirik gabe baietz erantzun zuten, ez zuela ideia txarra ematen, klub hura sortzearen aldekoak zirela noski, eta partaide izateko prest zeudela gainera.